Miokardio infartu akutua | |
---|---|
![]() | |
Deskribapena | |
Mota | arteria koronarioetako gaixotasuna, iskemia, infartua eritasuna |
Espezialitatea | Kardiologia |
Sintoma(k) | bularreko mina, goragalea, bularreko angina, edema nekrosia |
Sortzen du | bihotz-gutxiegitasuna |
Asoziazio genetikoa | |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | tenecteplase (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | I21 eta I22 |
GNS-10 | I21 |
GNS-9 | 410 |
OMIM | 608557 |
DiseasesDB | 8664 |
MedlinePlus | 000195 |
eMedicine | 000195 |
MeSH | D009203 |
Disease Ontology ID | DOID:5844 |
Miokardio infartu akutua (MIA) bihotzaren miokardioaren kalte larria da, iskemia baten ondorioz gertatzen dena. Ohiko hizkeran, bihotzeko deritzo[1]. Zirkulazio koronarioak daraman eta bihotzak behar duen odol fluxuaren artean desoreka dagoenez, zelula kardiakoak hil egingo dira. Arteriaren itxiera erabatekoa bada, arazoak larriagoak izango dira.[2]
Gaixotasun koronarioen ondorioz, infartuak gertatzen dira. Izan ere, arteria koronarioak buxatuta daudenean, bihotzeko odol fluxua desegokia izango da, eta, ondorioz, ehunean kalteak gertatuko dira. Zenbait kasutan, iskemia edota hipoxia egoeretan ehuna kaltetu arren, zelula kardiakoak ez dira hilko. Egoera honi bularreko angina deritzo. Aldiz, hipoxia eta anoxia egoerak denbora batez luzatzen direnean, miokardioko zelulak nekrosiz hil egingo dira. Hain zuzen ere, egoera honi miokardio infartu akutua deritzo.
Bihotz infartuek berehalako arreta medikoa behar dute; egoera horietan atzerapenak egonez gero, hiltzeko arriskua izugarri areagotzen da. Hala ere, beste zenbait faktorek ere eragina izango dute, esaterako, odol fluxu desegokia jaso duen miokardioaren kantitateak.
Miokardioko infartu akutua da mundu osoko gizon-emakumeen heriotza-kausa nagusia[3]. Arritmiak sortzeko erraztasuna, batez ere fibrilazio bentrikularra, da lehen minutuetan miokardioko infartu akutuan heriotza gehien eragiten duen arrazoia[4]; horregatik, jende asko ibiltzen den leku publikoetan, kanpoko desfibriladore automatikoak jartzeko joera dago.
Infartua izateko arrisku nagusiak aterosklerosia edo koronarioen beste gaixotasun bat dira: bularreko anginaren aurrekariak, aurreko infartu baten edo bihotz-erritmoaren asalduen ondoriozkoak eta adina, batez ere 40 urtetik gorako gizonezkoetan eta 50 urtetik gorako emakumezkoetan. Alda daitezkeen ohitura batzuek ere, hala nola tabakismoak, edari alkoholdun gehiegi kontsumitzeak, obesitateak eta estres-maila altuek, bihotzekoa izateko arrisku handiagotzen dute[5][6].
Miokardioko infartu akutua, definizioz, larrialdi medikoa da, eta berehalako arreta medikoa behar du. Atzerapenak akats larria dira, urtero milaka bizitza eramaten dituena. Infartua izan duen paziente baten bizi-pronostikoa haren hedaduraren araberakoa da (hau da, odol-irrigaziorik ezaren ondorioz galdutako bihotz-muskuluaren kantitatea), eta jasotako arretaren azkartasunaren araberakoa.
Arritmien bidez, bat-bateko bihotz-heriotza eragiten duen kausarik ohikoena da, baina, ez bakarra. Koadroa bihotz-gelditze batena da. Hala ere, kasu gehienetan, bihotzean, jarduera elektrikoa dago, desfibrilazio goiztiar baten bidez geldialdia leheneratu daitekeena.