Lagos Lagos Èkó | |||
---|---|---|---|
hiria | |||
![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | ![]() | ||
Nigeriako estatu | Lagos Estatua | ||
Alkatea | Babajide Sanwo-Olu (en) ![]() | ||
Izen ofiziala | Lagos | ||
Jatorrizko izena | Lagos Èkó | ||
Posta kodea | 100001–112005 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 6°27′N 3°24′E / 6.45°N 3.4°E | ||
![]() | |||
![]() | |||
Azalera | 1.171,28 km² | ||
Altitudea | 10 | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 15.070.000 (2022ko martxoaren 21a) | ||
Dentsitatea | 12.866 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1472 | ||
Telefono aurrizkia | 010 | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||
Hiri senidetuak | Bukarest, Atlanta, Brusela, Kairo, Cotonou, Fukuoka, Istanbul, Jaipur, Montego Bay, Newcastle upon Tyne, Nurenberg, Ancient Olympia Municipality (en) ![]() ![]() | ||
Hizkuntza ofiziala | ingeles | ||
http://www.lagosstate.gov.ng/ |
Lagos Nigeriako hiri nagusia da, 17 milioi biztanle inguru dituena, Afrikako handienetako bat, bigarrena Egiptoko Kairoren ondoren.[1] Nigeriako hiriburua izan zen, 1991n hiriburutza Abujara aldatu zen arte. Nigeriako hiriburu komertziala izaten jarraitzen du Lagosek. 6° 34′ 60″ N eta 3° 19′ 59″ E koordenatuetan dago.
Hiria zenbait uharteren gainean altxatzen da, Lagoseko aintzira hegoaldetik eta inguruko lurretik ixten dutenak. Jatorriz, «Eko» izeneko herrixka txiki bat zen, eta Atlantikoko kostako portu natural bakanetako bat zen, kokaleku ezin hobea Europarekin harremanak egiteko. XV. mendetik aurrera, portugaldar itsastarrek merkataritza gune bat eraiki zuten uhartean, eta Lagos izena eman zioten, Portugal hegoaldeko hiri baten oroiminez. Espezieak, bolia eta esklaboak saltzen zituzten bertatik. Britainiarrek 1807an hartu zuten hiria, esklaboen trafikoa kontrolatzeko saiakeratako batean. Lagos 1900ean sartu zen Nigeriako kolonian.